Martxoaren 25etik aurrera Siadeco enpresak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren izenean, Parte Zaharreko ostalaritza establezimendu guztiak bisitatuko ditu. Bisita horretan, Erraza da ekimenaren berri emango dute, parte-hartzea bultzatu eta Euskara Zerbitzuak martxan duen hizkuntza paisaia euskalduntzeko diru-laguntzaren inguruko informazioa.