erraza da Lehen Hitza Euskaraz egitea

2 hitz egunean – 3 hilabete – 200 hitz guztira

erraza da

Ostalaritzan, bezeroen eta langileen arteko hizkuntza hautuak zerikusi handia du elkarrizketa hasteko erabiltzen den lehenengo hitzarekin. Horregatik, bezeroari euskararen erabilera errazteko asmoz, oso garrantzitsua da agurtzea Kaixo! edo Zer hartu nahi duzu? galdetuz.

Zer lortu nahi da ERRAZA DA egitasmoaren bidez?

Donostiako establezimenduetan euskararen erabilera areagotzea.

Ostalaritzan lan egiten duten pertsonak euskarara hurbiltzea eta bezeroek euskaraz eska dezaten ateak zabaltzea.

Ostalaritzako langileek egunean bi hitz euskaraz ikastea eta hiru hilabetetan lanerako baliagarri izango zaizkien 200 hitz / esamolde bereganatzea.

Horretarako, ariketa praktiko bat planteatu zaie, erronka modura. Bezeroek eta ingurukoek eskertuko dute eta egindako ahalegina balioetsiko dute.

hiztegia

Euskara Zerbitzuak erronkarako sortu duen ostalaritza sektoreko hiztegitxoa deskargatu daiteke atal honetan. Erronkan parte hartuko duten lagunentzat sortu da bereziki, euskaltegien aholkularitzarekin

Deskargatu 1. hiztegia
Deskargatu 2. hiztegia

ariketak

ERRAZA DA erronkako partaideek bi astetik behin jasotzen dituzten ariketak deskargatu daitezke atal honetan. Sei formulario dira guztira, hiru fasetan banatuta.

parte hartzaileak

ERRAZA DA egitasmoan parte hartzen ari diren establezimenduen zerrenda:

  • A.148
  • Alderdi Zahar jatetxea
  • Ambigú jatetxea
  • Argitan kafetegia
  • Astelena jatetxea
  • Atari
  • Azkena taberna
  • Bar Kopas taberna
  • Bar Narrika taberna
  • Be Club
  • Bocado jatetxea
  • Bodegón Alejandro S.L. jatetxea
  • Bollywood jatetxea
  • Bordaberri taberna
  • Break kafetegia
  • Casa Vergara jatetxea
  • Casa Tiburcio jatetxea
  • Casa Urola jatetxea
  • Churrería Puerto
  • Darakabi taberna
  • El Caserío jatetxea
  • Etxeberria taberna
  • Gandarias jatetxea
  • Garagar taberna
  • Gerua
  • Hori da
  • Igeldo jatetxea
  • Ijentea kafea
  • Intza taberna
  • Iratxo taberna
  • Irrintz taberna
  • Juanito Kojua jatetxea
  • Kendi Sushi
  • Kokotsa jatetxea
  • Koxkol
  • La Cepa bar restaurante
  • La Cueva del Pollo oilaskotegia
  • La Cueva taberna jatetxea
  • La Fábrica jatetxea
  • La Jarana taberna
  • La Muralla taberna
  • Lanbroa terraza bar
  • Lete taberna
  • Maiatza
  • Matinela jatetxea
  • Mesón Portaletas
  • Nestor 1980 taberna
  • Oiartzun artisau gozotegia
  • Ostertz taberna
  • Paco Bueno taberna
  • Piñudi taberna
  • Québec Krep Herria janari-denda
  • Rampa jatetxea
  • Ravioline la Cuicine de la Nonna
  • Reloj Berri kafetegia
  • Restaurante Munto jatetxea
  • San Telmo taberna
  • Santana kafetegia
  • Senra Zaharrean
  • Sirimiri gastrolekua
  • Suhazi jatetxea taberna
  • The Yelow Deli
  • Tas Tas taberna
  • Tsi Tao
  • Txalupa taberna
  • Txuleta
  • Ubarrechena
  • Urepel jatetxea
  • Urraki taberna
  • White Tara
  • Xibaris

albisteak

Jarraitu ERRAZA DA egitasmoaren inguruko azken berriak

Load More Posts