Zure establezimenduan euskaraz egin nahi duen bezeroari erraztasunak eman nahi badizkiozu, ekimen honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Izena ematen duten establezimenduek eranskailu bat jarriko dute erakusleihoan eta sustatu egingo dira www.donostiaeuskaraz.eus/merkatari webguneko mapan ageriko dira. Horrela, bezeroek bertan euskaraz egin dezaketela jakingo dute.

1. Zeinek har dezake parte?
Bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek (% 50) edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna duten Donostiako establezimenduek.

2. Zein abantaila izango dute parte hartzen duten establezimenduek?

Establezimendu horien sustapena egingo da.

  • Donostiaeuskaraz.eus eta merkatari.eus-eko mapa interaktiboan establezimenduaren aipamena eta oinarrizko informazioa (kokapena, argazkia, bere weberako lotura, eta abar) emango da.
  • Udalaren eta sektoreko eragileen euskarri komunikatiboak (weba, mailingak…) erabiliko dira
  • Sustapen-kanpainak egingo dira ( komunikabideetan, kale ekintzak,..) eta sare sozialak (twitter, Facebook…) erabili.

Establezimenduaren irudia eta errentagarritasuna hobetuko dira

  • Bezero euskaldunei zerbitzu hobea eskainiko zaienez, fidelagoak izango dira eta negozioa errentagarriagoa izango da: bezeroak erosoago sentituko dira, harreman estuagoa lortuko da eta emaitza hobeak izango dira.
  • Donostiako merkataritzaren bezero garrantzitsuenak donostiarrak eta gipuzkoarrak dira: % 71,9.
  • Donostia eta Gipuzkoako biztanleriaren artean euskararen ezagutza gero eta handiagoa da: donostiarren % 46 euskalduna da eta % 20 ia-euskalduna. Gipuzkoan berriz, % 57,4 euskalduna eta % 15,9 ia- euskalduna.

(Kanpainaren osagarri, ordutegia jartzeko ateko elementua eskainiko zaie establezimenduei)

3. Zer egin behar da egitasmoan parte hartzeko?

1. Establezimendua identifikatu behar da kanpainaren eranskailua(lau lelo daude, bat aukeratu) jarriz erakusleihoan.

2. Establezimenduko langileek euskara erabiliko dute beti bezeroei egiten zaien lehen eta azken agurrean.

3. Euskaraz egin nahi duen bezeroari euskaraz egiteko aukera emango zaio, gidan emandako irizpideak jarraituz.

4. Izena eman

4. Udala eta eragileak elkarlanean

Egitasmo hau Donostiako Udalak sustatzen du, bere Euskara Zerbitzuaren bidez, Donostiako Sustapena, sektoreko ordezkariak diren SShops Donostia, Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, Auzoa, Zaharrean eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin. Horiez gain, euskararen erabileraren alde lan egiten duten hiriko hainbat elkarte ere lankidetzarako prest agertu dira: Bagera, Batzen, Bizarrain, Plazara Goaz, Parte Zaharrean Bizi…

5. Zer gehiago eskaintzen dizuegu?

Aipatutako jarraibideez gain, establezimendu batean euskararen presentzia areagotzeko beste zenbait neurri har daitezke: